Audacity: Soinu Edizio eta Grabaketa Software Askea

Iragarpen Araudia

Nola jeitsi eta ezarri dezaket LAME MP3 kodeatzailea?

Software patenteak direla-eta, ezin dugu MP3 kodeaketa softwarea geuk banatu. Jarraitu jarraipide hauek LAME kodeatzaile askea erabiltzeko MP3 agiriak esportatzeko Audacity-rekin.

Windows

  1. Joan LAME jeisketa orrialdeara.
  2. "For Audacity on Windows" azpian, ezker-klikatu "Lame v3.99.3 for Windows.exe" lotura eta gorde agiria zure ordenagailuko edonon. Ez eskuin-klikatu .exe agiria lotura.
  3. Klik-bikoitza "Lame v3.99.3 for Windows.exe" abiarazteko ("argitaratzailea ez da egiaztatu" bezalako edozein kontuz ohar segurtasunez ezikusi dezakezu).
  4. Jarraitu "Ezartzailearen" jarraipideak LAME for Audacity ezartzeko. Ez aldatu eskainitako kokaleku helmuga, "C:\Programa Agiriak\Lame for Audacity".
  5. "Esportatu MP3 bezala" agindua erabiltzen duzun lehen aldian, Audacity-k "lame_enc.dll"-ren kokalekuaz galdetuko du. Nabigatu "C:\Programa Agiriak\Lame for Audacity", hautatu "lame_enc.dll", orduan klikatu "Ireki" eta "Ongi".
  6. Zip aukera nahiago baduzu LAME jeisteko, gorde zip agiria zure ordenagailuko edonon, atera "lame_enc.dll" edozein kokalekura, orduan erakutsi Audacity-ri non aurkitu dezakeen gaineko 5. Urratsean bezala.
  7. Zailtasunen bat baduzu, mesedez ikusi gure jarraipide xehetuagoak Audacity Wikian.

Mac OS 9 or X

  1. Joan LAME jeisketa orrialdeara.
  2. Klikatu jeisteko "Lame Library v3.98.2 for Audacity on OSX.dmg" edo "LameLib-Carbon.sit", zure sistema eragilearen arabera.
  3. Klik-bikoitza .dmg-an "Lame Library v3.98.2 for Audacity on OSX.pkg" ateratzeko Finder-era edo erabili Stuffit ateratzeko "LameLib" .sit-etik (hauetako edozein berezgaitasunez gertatu daiteke).
  4. Klik-bikoitza .pkg-an "libmp3lame.dylib" ezartzeko /usr/local/lib/audacity-an, edo "LameLib" gordetzeko zure ordenagailuko edonon.
  5. "Esportatu MP3 bezala" agindua erabiltzen duzun lehen aldian, Audacity-k "libmp3lame.dylib" edo "LameLib"-ren kokalekuaz galdetuko du. Nabigatu kokalekura, orduan ireki agiria eta klikatu "Ongi".
  6. Zailtasunen baduzu, mesedez ikusi gure jarraipide xehetuagoak Audacity Wikian.

Linux/Unix

Jarraitu jarraipide hauei gure Wikian LAME pakete egokia internetetik jeisteko eta ezartzeko.

Beste sarri egindako galderak...