Audacity: Soinu Edizio eta Grabaketa Software Askea

Iragarpen Araudia

Nola banandu dezaket grabaketa luzea bat agiri edo CD bide anitzetan?

Jarraitu urrats hauek agiri banandu bat sortzeko abesti bakoitzarentzat edo grabaketa luze baten zati batentzat. Hau bereziki erabilgarria da CD bat sortzen ari bazara, zeren agiri bakoitza bide banandu bezala agertuko da CD-an.

  1. Klikatu kurtsorea lehen abestiaren hasieran kokatzeko.
  2. Hautatu "Gehitu Etiketa Hautapenean" Egitasmoa menutik (edo Bideak menutik Audacity Beta baduzu). Nahi baduzu, abestiaren izena idatzi dezakezu.
  3. Berregin 1 eta 2 urratsak abesti bakoitzarekin.
  4. Amaitzen duzunean, hautatu "Esportatu Anitz" Agiria menutik. "Esporatu" botoia klikatzen duzunean, Audacity-k abesti bakoitza agiri bananduan gordeko du, zuk hautaturiko heuskarria eta kokalekua erabiliz.

Aukeran, Audacity saiatu daiteke bideen arteko isiltasunak atzematen eta hauek berezgaitasunez etiketatzen Aztertu > Isiltasun Bilatzailea erabiliz. Ez baduzu Isiltasun Bilatzailea zure Audacity bertsioan, hemen aurkitu daiteke Audacity ondorena 1.2.6 Plug-in Paketea.

Ikusi ere: Nola gorde dezaket nire grabaketa CD batean?

Beste sarri egindako galderak...