Nola inportatu dezaket bide bat audio CD batetik?
Audacity-k ezin du bide bat zuzenean inportatu audio CD batetik. CDex edo iTunes bezalako programa bereizi bat erabili behar duzu CD bideak Audacity-k irakurri ditzakeen heuskarri batera ateratzeko, WAV edo AIFF bezalakoak.
Mac OS X ordenagailuetan, Bilatzailean CD bideak AIFF agiri bezala agertzen dira, hortaz zuzenean inportatu daitezke Audacity-ra. Laguntza gehiagorako audio inportazioa CD bideetatik bietan Windows eta OS X, ikusi gure Wikiko laguntza orrialdea Nola inportatu CD-ak.
Ikusi ere: Nola gorde dezaket nire grabaketa audio CD batean?

