Audacity: Soinu Edizio eta Grabaketa Software Askea

Iragarpen Araudia

Nola gorde dezaket nire grabaketa CD batean?

Audacity-n grabaketa bat edo agiri bat editatu ondoren, jarraitu urrats hauek zure lana audio CD batean gordetzeko:

  1. Erabili “Esportatu WAV bezala” edo “Esportatu AIFF bezala” agindua zure Audacity grabaketa soinu agiri batean gordetzeko.
  2. Erabili CD-grabaketa software bat (iTunes edo Nero, adibidez) agiri hau CD batera erretzeko.

CD irakurgailu arruntetan irakurri daitekeen diska bat egiteko, zihurtatu sortzeaz "musika" edo "audio" CD bat (ez "datu" CD bat). Erabili CD-R diskak, zeren irakurgailu batzuek ezin dute CD-RW-ak irakurri. 74 minutu gutxi-gorabehera bakarrik erre ditzakezu audio CD batean – hau audio CD heuskarriaren muga bat da.

CD software batzuek 16-bit, 44.1KHz-ko estereo soinu agiriak bakarrik erre ditzakete. Zure CD grabaketa softwareak ez badu zure soinu agiria irekitzerik nahi, esportatu agiria berriro Audacity-n hurrengo ezarpenak hautatuz:

  1. Audacity leihoaren beherenan, ezarri Egitasmo Neurria honela: 44100 Hz.
  2. Agiri Heuskarri Hobespenetan, hautatu: WAV (16-bit...) edo AIFF (16-bit...).
  3. Zure egitasmoak jadanik ez badu bide estereo bat, hautatu: “Bide Estereo Berria" Egitasmo menuan. (Honek Audacity-k zure grabaketa agiri estereo bezala esportatzea eragingo du.)

Windows Media Player eta iTunes-ekin CD erreketa egiteko aholku lagungarriak eta "datu" CD erreketa laguntzarako, ikusi Nola erre CD-ak Audacity Wikian.

Ikusi ere: Nola banandu dezaket grabaketa luze bat bide anitzetan?

Beste sarri egindako galderak...