Audacity: Soinu Edizio eta Grabaketa Software Askea

Iragarpen Araudia

Nola ireki dezaket Audacity egitasmo bat (AUP agiria) beste programa batean?

Audacity egitasmo agiriak Audacity-k bakarrik ireki ditzakeen heuskarri berezi batean gordetzen dira. Zure egitasmoa beste programa batekin irekitzeko edo CD batera erretzeko, lehenik ireki .aup agiria Audacity-n jadanik bat gordeta baduzu (berriki gorde baduzu Agiria > Azken Agiriak menuan egongo da). Orduan erabili Agiria menuko Esportatu aginduak audioa WAV edo AIFF bezalako heuskarri estandar batean gordetzeko.

Audacity egitasmoekin lan egiteaz gehiago jakiteko, mesedez ikusi gure Agiri Kudeaketa Aholkuak Audacity Wikian.

Beste sarri egindako galderak...