Audacity: Soinu Edizio eta Grabaketa Software Askea

Iragarpen Araudia

Pluginak eta Liburutegiak

Plug-inak edo liburutegiak jeitsi eta ezarri ditzakezu Audacity-ri eginkizun gehigarriak gehitzeko. Plug-inek eragin gehiago, edo audio sortze eta azterketa gaitasun gehiago eman ahal dizute. Liburutegiak gehitzeak audio heuskarri gehigarriak inportatzea eta esportatzea ahalbidetuko dizute.

Plug-In Ezarpena

LADSPA edo Nyquist plug-in berriak ezartzeko, jarri itzazu Plug-Inak agiritegian Audacity-ren ezarpenaren agiritegiaren barnean. Windows ordenagailuetan, hau arrunt "Programa Agiriak"-en egoten da. Mac OS X-n, hau arrunt "Aplikazioak"-tan egoten da. Linuxen, plug-in kokaleku anitz erabili ditzakezu. Berrabiarazi Audacity, orduan gehitutako plug-inak banantzailearen azpian agertuko dira "Eragina", "Sortu" edo "Aztertu" menuetan.

LADSPA Plug-Inak

Audacity LADSPA plug-inak sostengatzeko barne-eraiketa du. Plug-in hauek gehienbat Linuxerako eraikiak dira, baina batzuk eskuragarri daude beste sistema eragile batzuetarako ere. Audacity-k LADSPA eragin lagin batzuk barneratzen ditu. Windows erabiltzaileek 90 LADSPA plug-in baino gehiago ezarri ditzakete. Antzeko LADSPA plug-in ezarpena dago Mac-rako. Argibide gehiago eta LADSPA plug-in asko Linux-rako LADSPA webgunean aurkitu daitezke.

Nyquist Plug-Inak

Audacity-k Nyquist eraginak sistema eragile guztietan sostengatzeko barne-eraiketa du. Nyquist plug-in gehigarriak jeitsi ditzakezu, edo zeurea sortu Nyquist programazio hizkuntza erabiliz. Nyquist kodea Eragin menuko "Nyquist Oharra" erabiliz aztertu daiteke, edo audioa sortzen duten Nyquist plug-inentzako kodea azkar aztertu daiteke Nyquist Sortu Oharra bidez.

VST Plug-Inak

Windows eta Mac-en, Audacity-k VST eraginak gertatu ditzake (baina ez VST tresnak). VST Gaitzailea ez da gehiago beharrezkoa. Gaitu "Bermihatu VST eraginak" Eraginak Hobespenetan eta berrabiarazi Audacity eragin berriak gehitzea nahi duzunean. Ikusi "Nola ezarri ditzaket VST plug-inak?" argibide gehiagorako.

VST eraginak plug-in gune ugaritan aurkitu daitezke:

VST Plug-inak orrialdeak Audacity Wikian laguntza gehiago du VST plug-inak, eta Audacity-n ongi lan egiten dutela jakinarazitako VST plug-in zerrenda luze batez.

Audio Unitate Plug-Inak

Mac OS X-en bakarrik, Audacity-k Audio Unitate plug-inak berezgaitasunez gertatzen ditu sistemaren plug-in zuzenbideetatik. Audacity-k ez du ezagutuko Audio Unitaterik bere "plug-inak" agiritegian.

Liburutegiak

LAME MP3 kodeaketa liburutegiak Audacity-ri audioa MP3 heuskarri ezagunean esportatzea ahalbidetzen dio. LAME liburutegia ezartzeko, mesedez irakurri gure LAME SEG.

FFmpeg inportazio/esportazio liburutegiak Audacity-ri audio heuskarri gehigarri anitzetan, AC3, AMR(NB), M4A eta WMA bezalakoak inportatzea eta esportatzea ahalbidetzen dio, eta baita bideo agirietatik audioa inportatzea. FFmpeg liburutegia ezartzeko, mesedez irakurri gure FFmpeg SEG.