Audacity 1.3: Beste ezaugarriak
Egintza hobea egitasmo handiekin
Lehen bezala, Audacity-k agiri txikien zuzenbide osoa erabiliz biltegiratzen ditu egitasmoak. Audacity 1.3-k orain zuzenbide egitura hierarkitua erabiltzen du, zeinak egintza hobea ematen du egitasmo handietarako (hamarka ordu audio bide anitz artean).
Egitasmo osotasun egiaztapena irekitakoan
Audacity egitasmo bat 1.3 bertsioan irekitzen duzunean, egiaztapena egiten du datu agiri guztiak daudela zihurtatzeko.
Igo FTP bidez
Audacity 1.3.3 barne eta berriagoetan, elkarrizketa esperimental bat zegoen eskuragarri agiriak zerbitzari batera igotzeko FTP bidez. Audacity-ren etorkizuneko bertsioek badaiteke ezaugarri hau berbarneratzea aukerazko plug-in bezala.
wxWidgets 2.8-an ohinarriturik
Audacity-ren aurreko bertsioak wxWidgets 2.4-an ohinarrituak ziren. Aldaketa honek GTK2 widgets sostengua dakar Unix-en eta Unicode sostengu hobea plataforma guztietan, gainera beste hobekuntza txiki estalkipean.
Multzo / Hizketa-Garbiketa
Audacity-k ezaugarri berri bat du agiri multzoak prozesatzea ahalbidetzen dizuna, adibidez MP3-ra normaltzea eta bihurtzea. Garbitu-Hizketa moduak interfaze arrunt bat eskaintzen du arrunt hizketa grabaketatan egiten diren zehaztapen estandar batzuentzat. Ezaugarri hauek Interfazearen Hobespenetan daude.
Ebaki lerroak
Ezaugarri hau gaituz gero Bide Hobespenetan esanahi du audio ebakin baten erdian ebakiz gero ez duela betirako kentzen - klikatu ebaki lerroan edonoiz leheneratzeko.

