Audacity: Soinu Edizio eta Grabaketa Software Askea

Iragarpen Araudia

Audacity 1.3: Ebakin anitz bide bakoitzeko

Audacity 1.2-an, audio 'ebakin' bat dago bide bakoitzeko. Ez dago modu errazik bide baten zati bati denbora-aldaketa egiteko gainontzekoa mugitu gabe. Audacity 1.3-an, bide bat ebakin anitzetan banandu dezakezu. Ebakin hauek bide ezberdinetan zehar mugitu ditzakezu, erraztasuna emanez osaketa koropilotsuak eraikitzea ehundaka audio lagin txikietatik abiatuz.

Edit

Audio ebakinak sortzeko eta lantzeko beharko dituzun aginduak Editatu menuan aurkitu daitezke. Agindu hauetako batzuk Audacity 1.2-ko izen bera dute, baina beren jokabidea aldatu egin da edo hedatu egin dira eginkizun berriak sostengatzeko.

Bost bide daude ebakin anitzekin amaitzeko bide bakar batean:

  1. Banandu dagoen ebakin baten erdian.
  2. Banandu Ebaki dagoen ebakin baten erdian.
  3. Banandu Ezabatu dagoen ebakin baten erdian.
  4. Itsatsi hutsik dagoen bide zati batean.
  5. Arrastatu ebakin bat bide ezberdin batetik.

Agindu hauek eta beste edizio agindu batzuk, xehetasunez azaltzen dira behean. Aukeran, klikatu gai bat ezkerreko menuan zuzenean agindura jauzi egiteko.

Beste gai batzuk:


Ebaki

Hautaturiko audio kentzen eta gakoan jartzen du eta hurrengo audioa ezkerrera aldatzen du.


Banandu Ebaki

Hautaturiko audio kentzen eta gakoan jartzen du, baina ez du hurrengo audioa aldatzen. Aurreko eta hurrengo audioa orain aske mugitu daitezkeen ebaketa ezberdinak dira.


Kopiatu

Hautaturiko audio gakora kopiatzen du.


Moztu

Audio guztia kentzen du oraingo ebakinetik hautaturiko zatia izan ezik. Ez du eraginik bide bereko beste ebakinetan.


Ezabatu

Hautaturiko audioa kentzen du gakoan jarri gabe, eta hurrengo audioa ezkerrera aldatzen du.


Banandu Ezabatu

Hautaturiko audioa kentzen du gakoan jarri gabe, baina ez du hurrengo audioa aldatzen. Aurreko eta hurrengo audioa orain aske mugitu daitezkeen bananduriko ebaketak dira.


Isiltasuna

Hautapena isiltasunarekin ordezten du


Banandu

Oraingo ebakina hiru ebakinetan banantzen du hautaturiko mugatan. Aurreko, tarteko eta ondorengo audio hautapenak orain aske aldatu daitezke.



Bikoiztu

Bide berri bat sortzen du oraingo hautapena bakarrik duela ebakin berri bat bezala


Itsatsi - dagoen ebakin batean

Itsatsi hautatzen duzunean eta kurtsorea ebakin baten barnean dagoenean, audioa ebakinaren erdian txertatzen da eta hurrengo audioa eskuinera aldatzen da tokia egiteko


Itsatsi - bide baten zati huts batean

Itsatsi hautatzen duzunean eta kurtsorea ebakin baten kanpoan dagoenean, eta nahikoa toki dago gakoan duzun audioarentzat, gakoko audioa beste ebakinak aldatu gabe txertatzen da


Batu

Ebakin bat edo gehiagori gainjartzen zaion eremu bat hautatzen baduzu, denak batzen dira ebakin handi batean. Ebakin arteko eremuak isiltasun bezala tratatzen dira.


Ebakinak bideen artean mugitzea

Denbora-aldaketa tresna orain ebakin bakar bat bideen artean mugitzeko erabili daiteke. Besterik gabe klikatu eta arrastatu.


Ebakin anitz aldiberean mugitzea

Ebakin anitzeri denbora-aldaketa batera egiteko, hautatu mugitzea nahi dituzun ebakin guztiak hautapen tresna arrunta erabiliz, orduan denbora-aldaketa tresna erabili klikatu eta arrastatzeko. Hautapenaren barnean klikatzen baduzu, hautaturiko ebakin guztiak batera mugituko dira. Hautapenaren kanpo klikatzen baduzu, saguaren kurtsorea dagoen ebakina bakarrik mugituko da.


Atzera:Bildu/Hedatu Bideak Hurrengoa:Hobeturiko Etiketa Bideak