Audacity: Soinu Edizio eta Grabaketa Software Askea

Klikatu beheko botoia dirulaguntza segurtasunez emateko PayPal-rekin (ez da beharrezkoa PayPal kontu bat). Edozein kopuru bidali dezakezu, bietako bat erabiliz, zure kreditu txartela edo zure PayPal kontua:

Mesedez ohartu ezin ditugula onartu txekeak edo banketxe eskualdaketak ez diren bestelako formak. Baita ere, Audacity-ri emaniko dirulaguntzak ez dira zerga kenkari Amerikako Estatu Batuetan.

Nola Biltzen Du Audacity-k Dirua?

Audacity-k dirua laguntzen bidez lortzen du, babesleak eta iragarkiak gure web orrialdeetan.

2007-ko Martxotik, SourceForge.net, Audacity gunea eta jeisketak hostatzen dituenak, iragarkiak jartzea ere ahalbidetzen digu, non programa berritzaile batean sarrerak banandu ditzakegun. Mila esker, SourceForge.net!

Audacity-ren sarrerak ez dira Audacity-ren aurreko kideen artean banatzen. Jende asko dago eta oso zaila litzake egitea. Gainera, inork ez du ekarpenik egin Audacity-ren kodean dirua lortuko duela itxaronez. Audacity boluntarioek garatzen dute, beren astian lan eginez. Audacity ez da sharewarea, eta ez dugu berarengandik dirurik egiterik itxaroten.

Gehiago, Audacity garatzaile nagusien taldeak dirua xahutu du egitasmoa bere osotasunean hobetzeko gai eta zerbitzuetan. Egitasmora heltzen den diruak bandazabalera eta web hostatua, garapen tresnak, eta audio hardwarea ordaintzen laguntzen digu. Iraganean dirulaguntzeko funtsak Audacity egilemarka erosteko eta Audacity-ko garatzaileen hackathon biltzar baterako bidai gastuak ordaintzeko erabili genituen, eta horrelako gehiago egiteko asmoa dugu. Gure epe-luzerako asmoa egitasmoan bere denbora osoaz jardungo duen garatzaile bat hitzartu ahal izateko nahikoa diru ekartzea da eta administrazio, mantenimendu eta argitalpen eginkizunak hartuko dituena, boluntarioak askatuz koderako denbora gehiago izan dezaten.

Hauek dira Audacity doahinekoa izatea eta hobea egiten jarraitzen laguntzen diguten gauzak. Audacity Taldea erabat murgilduta dago Audacity dohainekoa eta iturburu irekikoa izateari heustearen betebeharrean. Betebehar hori hartu genuen Audacity GNU Baimen Publiko Orokorra-rekin baimentzean.

Laguntzeko beste Bide batzuk

Dirulaguntza emateaz gain, zure denbora ekarpena egin dezakezu programatzen, aztertzen, agiritzan, itzultzen lagunduz edo galderak erantzunez gure Audacity Eztabaidagunean. Betik eskertzen dugu Audacity erabiltze soilak izanez ekarpena egiten dutenak, hau nola hobetu irizkizuna emanez eta bestei ezagutzera emanez. Mila esker Audacity sostengatzeagaitik.