Itzultzaileak
Eskerturik gaude Audacity hizkuntza ezberdin askotara itzuli duten boluntarioekin. Laguntzea nahi baduzu, mesedez bat egin audacity-itzulpen post@ zerrenda-rekin, eta irakurri azpiko jarraipideak.
Itzultzaileentzako Baliabideak
- Post@ zerrendak eta agiritegiak
- Audacity Itzulpena Audacity-ren Wikian.
- Azken audacity.pot agiria (azken eguneraketa: 2013/05/06)
- Azken audacity_webgune.pot agiria (azken eguneraketa: 2013/05/06)
- wxWidgets i18n
- Audacity Eskuliburua - Audacity Eskuliburuak ere itzulpena behar du. Hau online egiten da Wiki softwarea erabiliz. Kontu bat sortu eta itzulpena hasteko, mesedez jarri harremanetan: Gale.
Itzulpen Jarraipideak (softwarea eta webgunea)
Arrunt jadanik egongo da Audacity softwarearen edo webgunearen zure hizkuntzako itzulpen bat, baina sarri eguneraketa bat beharko du azken aldaketatarako. Badagoen itzulpen bat eguneratzeko, erabili azpiko loturak zure hizkuntzako .po agiria jeisteko:
Gaineko lotura klikatu ondoren, klikatu zure hizkuntzaren .po agiriaren lotura. Orrialdean irriskatu behera eskuineko "Agiri argibideak" panel urdinera, orduan eskuin-klikatu edo kontrol-klikatu "Ikusi raw agiria" loturaren gainean eta "gorde orria" edo "gorde lotura honela" .po agiria jeisteko.
Ez badago zure hizkuntzako .po agiririk, sortu bat azken "audacity.pot" edo "audacity_webgunea.pot" agiria jeitsiz gaineko "Itzultzaileentzako Baliabideak"-tik. (Loturak nabigatzailean idazkia bakarrik erakusten badu, eskuin-klikatu edo kontrol-klikatu eta gorde orria edo lotura). Berrizendatu .pot agiria "audacity.po" (edo "audacity_webgunea.po" web gunearen itzulpenerako) zure itzulpena hasi aurretik.
.po agiriak sortzeko eta editatzeko programak:
- poEdit Windows eta Unix-rako.
- Lokalize KDE4-rako
- Virtaal
- GNU gettext estandarra da Unix sistema gehienetan. Barne du PO modua Emacs idazki editatzailearentzat.
PoEdit ohinarrizko erabilpena:
- Sortu berria den .po agirirako, ezarri bere ezaugarriak klikatuz Katalogoa > Ezarpenak eta bete eskaturiko argibideak. Ezarri xede hizkuntza Hizkuntza menuan. Zihurtatu "hizkikodea" aukera zuzen ezartzeaz, bestela poEditek ez du ez-ingelerazko hizkiak dituen itzulpenik gordeko.
- Badagoen .po agiri baterako, jeitsi "audacity.pot" edo "audacity_webgunea.pot" gaineko "Itzultzaileentzako Baliabideak"-tik. poEditen, klikatu Katalogoa > Eguneratu POT agiritik zure .po agiria eguneratzeko azken kateekin jeitstiako .pot agiritik. Orduan itzuli .po agiria (ez .pot agiria).
- Agiria > Gorde sakatutakoan, poEditek .po agiria eta Audacity-n erabiltzeko .mo agiria gordetzen ditu.
Itzulpena Audacity-n aztertzeko:
- Nabigatu "Hizkuntzak" zuzenbidera, Audacity-ren ezarpen zuzenbidearen barne dagoena, eta ireki zuzenbidea zure .po agiriak duen izen berarekin. Itzulpen berri bat sortuz gero, sortu zuzenbide bat "Hizkuntzak" agiritegian hizkuntza kode zuzena erabiliz hemendik http://www.poedit.net/translations.php. Adibidez, Tamil hizkuntzarako kodea "ta" da, hortaz sortu "Audacity\Languages\ta".
- Berrizendatu gordetako .mo agiria "Audacity.mo", eta itsatsi hau ireki edo sortu duzun zuzenbidean.
- Ireki Audacity eta Hobespenak: Interfazea, hautatu zure hizkuntza eta klikatu Ongi. Orain zure itzulpenak ikusi beharko dituzu.
Argibide gehiago:
- Aurkeztu itzulpena, mesedez bidali osatutako .po agiria audacity-itzulpen post@ zerrendara. Audacity Taldeko kide batek agiria hartuko du eta mezu bat bidaliko du zerrendara hau baieztatuz.
- Mesedez irakurri Audacity Itzulpena Audacity iturburu kodea nola itzuli aholku gehiagorako, eta jakiteko Audacity softwarea eta webgunea nola itzuli.

