Garatzaileak
Ohloh-ek Audacity-ren garapen estatistika balioak ditu. Ohloh "ikurrak" gune honetako orrialde bakoitzaren beherenean eguneratutako balio laburpenak erakusten ditu. Audacity-ri buruzko Ohloh orrialdeak ezarri ditugu, hortaz Audacity-bereizi baten garapen balioak bakarrik erakusten ditu, horrela, Audacity-k erabiltzen dituen liburutegi kodeak kanpo daude. Kode hegatsak Ohloh gunean kodearen garapenaren aurrerabidea erakusten du.
Post@ Zerrendak
Batu audacity-garapena post@ zerrendara oraingo eta geroko garapena eztabaidatzeko, edo laguntza lortzeko Audacity iturburu kodea aldatzeko.
SVN
Audacity-ren azken kodea gure SVN biltegian lortu dezakezu. Orain ez gaude beste bertsio batean lanean.
Idatzi hau komando lerroan azken iturburu kodea egiaztatzeko SVN-tik:
svn checkout http://audacity.googlecode.com/svn/audacity-src/trunk/ audacity-read-only
Egiaztatu dezakezu ere bereiziki etiketaturiko argitalpena bat SVN-tik.
Idatzi hau komando lerroan SVN-tiko argitalpen bereizi etiketa bat egiaztatzeko , adibidez:
svn checkout http://audacity.googlecode.com/svn/audacity-src/tags/Audacity_2_0_3 audacity-read-only
Ikusi gure garapen ituruburu kode orrialdea bilketa jarripideak.
SVN biltegira EIG (Erabiltzaile Interfaze Grafika) eta GIB (Garapen Inguru Barneratua) erabiliz sartu daiteke bezeroak edo plug-inak. EIG edo GIB tresnak erabiltzen badituzu, mesedez erabili tresnaren agiritzan adierazitako aginduak.
Akats Aztarnaritza
Audacity garatzaileek bugzilla erabiltzen dute akatsak eta hobekuntzak aztarnatzeko. Lanerako arazoak bilatzeko, mesedez ikusi gure kategoriaz sailkaturiko Akats Zerrendak.
Akats berri bat jakinarazten ari zaren erabiltzaile bat bazara, mesedez idatzi post@ bat hona: feedback helbidea.
Eranskin Aurkezpena
Ongi etorriak dira garatzaileen eranskinak. Mesedez ikusi gure Eranskinak Aurkeztea orrialdea Wikian.

