Audacity: Soinu Edizio eta Grabaketa Software Askea

Iragarpen Araudia

Baimena, eta Aholkularitza Saltzaile eta Banatzaileentzat

Baimena

Audacity software askea da. Edozein egitasmo pertsonal, merkatal edo hezkuntzakoan erabili dezakezu, nahi duzun ordenagailu ezberdin guztietan ezartzea barne.

Audacity kopiatu, aldatu eta/edo bersaldu dezakezu ere GNU Baimen Publiko Orokorra (GPL)-ren baldintzatan Free Software Foundationek argitaratu bezala- bietan Baimenaren 2 bertsioa, edo (zure aukeran) edozein bertsio berriagoan. Eskubide hau bermatzeko, GPL-ak zuk banatzen duzun iturburu kodea GPL baldintzatan eskuragarri egotea behar du. Audacity banatzen edo gomendatzen baduzu nonbait, mesedez aipatu gure egilemarka Audacity "Audacity(R)" bezala adieraziz.

Galderak badituzu, mesedez idatzi post@ bat.

Ikusi ere GNU GPL-ri buruz Sarri Egindako Galderak.

Aholkularitza Saltzaile eta Banatzaileentzat

Konpainia eta norbanako ugarik biltzen, bersaltzen edo bestela banatzen dute Audacity beren produktuekin. Behean Audacity-ren bilketa, bersalketa edo banaketaren betebehar eta gidalerroak daude. Hauei atxikitzen bazara, mesedez idatzi diezaguzu post@ gure Audacity Saltzaile eta Banatzaile orrialdearen barne jarri ahal izateko.

Legezko Betebeharrak

Hurrengoa barneratu behar duzu GPL 2 bertsioa edo berriagoa betetzeko:

  1. GPL baimenaren hizkiz-hizkiko kopia bat eta
  2. Audacity iturburu kodea (edo Audacity-ren bertsio aldatu bat banatzen ari bazara, aldaturiko kodea). Horrela ez bada, kodea hornitzeko idatzizko eskaintza bat barneratu behar duzu.

Gure ezartzaileak banatzen badituzu eta ez badituzu aldatzen, honek osorik beteko du, zeren ezartzaileek barne dute GPL baimena eta IRAKURRI.txt eskaintza bat erabiltzaileek iturburu kodea gudandik lortzeko. 1.3.3-tik aurrerako Audacity bertsioek ere GPL baimena barneratzen dute aplikazioan bertan, Audacity Buruz elkarrizketan. Webgune honetan, blokeatu egin ditugu banatzaileek eskaintzen dituzten Audacity ezartzaile aldatuen iragarkiak, uste dugulako edozein aldaketa duena nahi ez den softwarea gehitzea dela.

Gehigarri bezala, Audacity® izena Dominic Mazzoni-ren erregistraturiko egilemarka bat da. Hortaz, ezin duzu zure burua edo zure negozioa Audacity banatzaile baimendu bezala iragarri, eta ezin duzu Audacity aldatu bere izena erabiltzen jarraitzeko Audacity Taldearen baimena izan gabe.

Audacity Eguneraketa eta Jakinarazpena

Eskertuko genizuke gure webgunera lotura izatea: http://audacity.sourceforge.net horrela zure erabiltzaileek Audacity-ren bertsio eguneratu bat jeitsi dezakete argitaratzen denean. Baita ere, mesedez harpidetu jakinarazpen zerrendara http://audacity.sourceforge.net behealdean, oharra jasotzen duzula zihurtatzeko eta Audacity-ren azken bertsioa banatu ahal izateko.

Audacity .exe edo .dmg ezartzaileak biltzen badituzu, Audacity-ren Eskuliburua barne dago. Audacity zip agiria edo iturburu tarball bat hornitzen baduzu, mesedez kontuan izan Eskuliburu aske bat barneratzea zure banaketarekin jasotzen ditugun eskaerak gutxitzeko. GARRANTZITSUA: Audacity-rentzat zeure agiritza idazten baduzu, mesedez aurkeztu diezaguzu berrikusteko argitaratu aurretik.

Hardware produktua saltzen duten saltzaileentzat, Audacity barne duela:

  1. Mila esker zure produktoarekin Audacity banatzea hautatzearren! Mesedez jarri harremanetan gurekin garaiz elkarrekin lan egin ahal izateko zure produktoa garaipen bat izateko.
  2. Mesedez banatu Audacity aldatu gabe. Zure gailuarekin lan egiteko aldatu beharra baduzu, mesedez jarri harremanetan gurekin lehenik.
  3. Mesedez aztertu sakon zure gailua Audacity-rekin. Beharrezkoa den itxurapen jarraipide bereiziren bat badago zure gailuak Audacity-rekin lan egiteko, mesedez zihurtatu gailuarekin batera dagoela.
  4. Mesedez ohartu guk ezin ditugula zure bezeroak lagundu zure gailuaren arazo bereiziekin - hauek zeure gaituriko pertsonalak tratatu behar ditu. Audacity beraren sostengua behar duten erabiltzaileek laguntza hemen bilatu dezakete:http://audacity.sourceforge.net/contact/.

Audacity bersaltzea nahi dutenentzat, edo bere bertsio berrizendatu bat:

  1. Audacity aldatugabe bersaltzen ari bazara, zure iragarkiak argi izan behar du Audacity dohainik eskuratu daitekeela Interneten, eta nabarmendu bezeroarentzat Audacity zugandik erosteak dituen onurak. Adibidez, Audacity CD-ROM batean eskaini dezakezu, beste software bat bildu edo musika agiriak, edo irarkituriko eskuliburu bat hornitu.
  2. Ahalegindu behar zara zeure sostengu teknikoa eskaintzen zure bezeroei, eta zeure agiritza Audacity aldatu baduzu. Audacity gugandik lortu duzun bezala bersaltzen ari bazara eta galderak badituzu, mesedez idatzi post@z.
  3. Mesedez irakurri bersaltzaileentzako gidalerro gehigarriak Audacity Wikian.