Ezaugarriak
Hau da Audacity-ren ezaugarri zerrenda, audio editatzaile aske, iturburu irekiko eta plataforma-anitzekoa. Ezaugarri hauek nola erabili buruzko argibide guztiak izateko joan: laguntza orrialdeak.
Grabaketa
Audacity-k zuzeneko audioa grabatu dezake mikrofono edo nahasgailu baten bidez, edo kasetetako, binilo diskatako edo minidiskatako grabaketak digitalizatu. Soinu txartel batzuekin, Audacity-k audio jarioak ere hartu ditzake.
- Grabatu mikrofonotik, bide sarreratik, USB/Firewire gailutik eta abar.
- Gailu Tresnabarrak sarrera eta irteera gailu anitz kudeatzen ditu.
- Denborapen Grabaketa eta Soinu Eragindu Grabaketa ezaugarriak.
- Bikoiztu dauden bideen gainean bide-anitzeko grabaketak sortzeko.
- Grabatu 192,000 Hz baino gehiagoko lagin neurri handiak (hardware egokiaren arabera). 384,000 Hz-tik gora sostengatzen da bereizmen-handiko gailu egokientzat, Windows DirectSound hostalaria erabiltzen denean ezik.
- Grabatu bide anitz aldibatean (hardware egokiaren arabera).
- Maila neurgailuek bolumen neurriak monitorizatu ditzakete grabaketaren aurretik, zehar eta ondoren. Ebakina uhineran edo etiketa bide batean erakutsi daiteke.
Inportatu eta Esportatu
Inportatu soinu agiriak, editatu hauek, eta nahastu itzazu beste agiri batzuekin edo grabaketa berriekin. Esportatu zure grabaketak agiri heuskarri ezberdin askotan, agiri anitz aldiberean barne.
- Inportatu eta esportatu WAV, AIFF, AU, FLAC eta Ogg Vorbis agiriak.
- "Eskaerapean" WAV edo AIFF agirien inportazio azkarra (agiriekin ia berehala lan egiten hastea ahalbidetzen dizu) zuzenean iturburutik irakurriz gero.
- Inportatu eta esportatu libsndfile-ek sostengaturiko heuskarri guztiak GSM 6.10, 32-bit eta 64-bit float WAV eta U/A-Law bezalakoak.
- Inportatu MPEG audioa (MP2 eta MP3 agiriak barne) libmad erabiliz.
- Inportatu raw (idazburugabea) audio agiriak "Import Raw" komandoa erabiliz.
- Sortu WAV edo AIFF agiriak audio CD batean erretzeko.
- Esportatu MP3 agiriak aukerazko LAME kodeatzaile liburutegia erabiliz.
- Inportatu eta esportatu AC3, M4A/M4R (AAC) eta WMA aukerazko FFmpeg liburutegia erabiliz (honek audioa bideo agirietatik inportatzea ere sostengatzen du).
Soinu Ontasuna
- Sostengua 16-bit, 24-bit eta 32-bit (gain puntua) laginetarako (azkenak eskala osoaren gehiegizko laginak gordetzen ditu).
- Lagin neurria eta heuskarriak ontasun-handiko birlaginketa eta ehundura erabiliz bihurtzen dira.
- Lagin neurri edo heuskarri ezberdineko bideak berezgaitasunez bihurtzen dira egizko denboran.
Edizioa
- Edizio erraza, Ebaki, Kopiatu, Itsatsi eta Ezabaturekin.
- Desegite (eta Berregite) jarrai mugagabea atzera joateko urrats zenbateko bat.
- Editatu etea nahastu bide zenbateko handi bat.
- Ebakin anitz ahalbidetzen dira bide bakoitzeko
- Etiketa bideak Aldib-Lotu Bideak ezaugarri hautagarriarekin bideak eta etiketak aldibereturik edukitzeko.
- Marrazte Tresna banakako lagin puntuak aldatzeko.
- Azal Tresna bolumena igo edo jeisteko lehunki.
- Berezgaitasunezko Matxura Berreskurapena programak modu ezohikoan amaitzea gertatuz gero.
Erabil-erraztasuna
- Bideak eta hautapenak erabat kudeatu daitezke teklatua erabiliz.
- Lastertekla kopuru handia.
- Sostengu ezinhobea JAWS, NVDA eta beste ikusleiho irakurgailuentzat Windows-en, eta VoiceOver-rako Mac-en.
Eraginak
- Aldatu doinua tempoa aldatu gabe (edo alderantziz).
- Kendu estatika, txistuak, burrunbak edo beste barreneko zarata egonkorrak.
- Aldatu maiztasunak Ekualizazio, Behe Bultzada, Goi/Behe Igaropen eta Eragozpen Iragazki eraginekin.
- Zehaztu bolumena Hertsapen, Handipen, Normalkuntza eta Sarrera/Irteera hutsalltze eraginekin.
- Kendu Ahotsak estereo bide jakinetatik.
- Sortu ahots-gainak podcast edo DJ ezarpenetatik Berez Uztartu eragina erabiliz.
- Beste barne-eraikitako eragin batzuk:
- Oihartzuna
- Phaser
- Wahwah
- Paul-luzapena (oso luzea)
- Alderantzizkatu
- Hautsi Isiltasuna
- Ekin eragin "Kateak" egitasmo batean edo agiri anitzetan Multzo Prozesapen moduan.
Plug-inak
- Gehitu eragin berria LADSPA, Nyquist, VST eta Audio Unit eragin plug-inak.
- Nyquist programazio hizkuntzan idatzitako eraginak erraz aldatu daitezke idazki editatzaile batean - edo zeure plug-ina idatzi dezakezu.
Azterketa
- Argilitzaera ikuspen modua maiztasunak ikusteko.
- "Plot Argilitza" komandoa maiztasun azterketa xeherako.
- "Lagin Datu Esportazioa" hautapenean lagin bakoitzeko zabaltasun balioak dituen agiri bat esportatzeko.
- Aldetasun Azterketa rms bolumen bataz-besteko aldeak aztertzeko aurraldeko hizketa eta barreneko musikaren artean.
- Sostengua VAMP azterketa plug-inak gehitzeko.
Askea eta Plataforma-Anitzekoa
- GNU Baimen Publiko Orokorra (GPL) baldintzatan baimendua.
- Windows, Mac OS X eta GNU/Linux sistematan jarduten du.

