Audacity Buruz
Audacity askea, erabilterraza eta hizkuntza-anitzeko audio editatzaile eta grabatzailea da Windows, Mac OS X, GNU/Linux eta beste sistema eragile batzuetarako. Audacity hautarako erabili dezakezu:
- Zuzeneko audioa grabatu.
- Kasetak eta grabaketak CD edo grabaketa digital bihurtu.
- Editatu Ogg Vorbis, MP3, WAV edo AIFF soinu agiriak.
- Ebaki, kopiatu, batu edo nahastu soinuak elkarrekin.
- Aldatu grabaketa baten abiadura edo doinua.
- Eta gehiago! Ikusi ezaugarri zerrenda osoa.
Software Askerari Buruz
Audacity software askea, boluntario talde batek garatua eta GNU Baimen Publiko Orokorra (GPL)-ren baldintzatan banatua da.
Software askea ez da dohainekoa bakarrik. askea da askatasunaren aldetik ("adierazpen askatasuna" bezala). Software askeak programa erabiltzeko, nola lan egiten duen ikertzeko, hobetzeko eta besteekin elkarbanatzeko askatasuna ematen dizu. Argibide gehiagorako, ikusi Free Software Foundation.
Audacity bezalako programak iturburu irekiko softwareak ere deitzen dira, zeren beren iturburu kodea edonorentzat eskuragarri dago ikertzeko edo erabiltzeko. Iturburu irekiko beste milaka programa daude, Firefox web nabigatzailea, OpenOffice.org bulego suitea eta Linux-ohinarriko sistema eragile oso bat Ubuntu bezala barne.
Ongi etorriak dira dirulaguntzak Audacity-ren garapena sostengatzeko. Edonork lagundu dezake Audacity guri lagunduz agiritza-rekin, itzulpenak eginez, erabiltzaile sostengua-rekin eta gure azken kodea aztertuz.
Ohloh-ek Audacity-ren garapen estatistika balioak ditu. Ohloh "ikurrak" gune honetako orrialde bakoitzaren beherenean eguneratutako balio laburpenak erakusten ditu. Audacity-ri buruzko Ohloh orrialdeak ezarri ditugu, hortaz Audacity-bereizi baten garapen balioak bakarrik erakusten ditu, horrela, Audacity-k erabiltzen dituen liburutegi kodeak kanpo daude.
Audacity Bildu, Bersaldu edo Banatu
Saltzaileek askatasuna dute Audacity beren produktuekin biltzeko edo Audacity-ren kopiak banatzeko (ikusi Audacity Saltzaileak eta Banatzaileak) GNU Baimen Publiko Orokorra (GPL)-ren baldintzatan.
Audacity biltzean, saltzean edo banatzean interesaturik bazaude, mesedez ikusi gure Saltzaile eta Banatzaileentzako Baimena eta Aholkularitza orrialde osoa.
Audacity-ren Garapena Babestea
Gogoz gaude Audacity-ren garapena babestea nahi duten konpainia edo taldeetaz entzuteko.

