Audacity: Soinu Edizio eta Grabaketa Software Askea

Audacity® soinua grabatzeko eta editatzeko software askea, iturburu irekikoa eta plataforma-anitzekoa da.

Ikusleiho-argazkiak

Audacity eskuragarri dago Windows®, Mac®, GNU/Linux®; eta beste sistema eragileetarako. Ikusi ere gure ezaugarri zerrenda, wikia eta eztabaidagunea argibide gehiagorako.

iraila 29, 2014: Audacity 2.0.6 Argitaratuta

Audacity 2.0.6 aurreko bertsio guztiak ordezten ditu.

Hobekuntzak:

  • erabiltzaile interfaze hobea Teklatu Hobespenetarako
  • jariolerroa Menu ugarirentzat
  • LV2 orain plataforma guztietan sostengatua, eta hobekuntzak VST ezarpen interfazean
  • itzulpenak eguneratuta, Tamil hizkuntza gehitzea barne
  • beste hobekuntza batzuk, inportatu/esprotatu eta Mac OS X ezarpen erraztasuna barne

Akats Zuzenketa:

Ikusi 2.0.6 Argitalpen Oharrak xehetasun guztietarako.

Eztabaidagune Berria: Oso pozik gaude ere Eztabaidagune berria iragartzeaz, Interes Bereziko Taldeak (eztabaida ugariren emaitz bezala AU14), Hezkuntza, Audioliburu, Audio Teknologia, Musikagintza eta Podcasting azpi-eztabaidaguneetan.

uztaila 14, 2014: Audacity Ezbiltzarra (AE14) Eguneraketa

Lehenik Audacity Ezbiltzarra (AE14) gertaera handia izan zen. Mundu guztiak azpimarratu du zein argigarria, bizia eta indargarria izan zen. Ikasgai bikainak ditugu Audacity-rekin egin daitezkeen gauzei buruz, eta baita ezaugarri berri nagusien garapen harrigarriari buruz eta heltzear dauden gaitasunetaz. Ikusi Zer gertatu zen AE14-an gainikuspen baterako eta xehetasunetarako loturetarako, bideoak barne.

Gai berri gehiago...

Jaso Jakinarazpenak Bertsio Berrietaz

:


Audacity Taldearen Ohartarazpen Araudia